Aste honetako bideoblogean, Juan de la Herránek norberari buruz gehiago jakiteko test digitalek dituzten arriskuez ohartarazten gaitu. Zer-nolako pertsona zara? Nolakoa izango da zure urtea? Horrelako galdetegietan ohikoenak diren galderak dira, eta zuk zeuk ere ezagutzen ez duzun zure alderdi bat ezagutaraziko dizutela agintzen dute.
Horrelako plataformek, benetan, zure nortasuna asmatu beharrean, zure datuak lapurtu nahi dituzte. Kaltegabeak dirudite, baina gehienetan zure izena edo jaioteguna galdetzen dizkizute. Datu horiek, ondoren, adimen artifiziala entrenatzeko edo hirugarrenei saltzeko erabiltzen dituzte.
Horregatik, horietakoren batek testa egitearen truke sariren bat eskaini arren, ez fidatu, eta aplikazioei ematen dizkiezun baimenak berrikusi.