Tendencias Creativas eskulan eta sormen azokaren 17. aldiak 16.070 pertsona bildu ditu urtarrilaren 30etik otsailaren 2ra Barakaldoko (Bizkaia) BECen bertaratuta; aurreko urtean baino gehiago. 500 tailer baino gehiago eta bederatzi erakusketa egin eta milaka sortzaile profesional eta amateur bildu ziren.
BECeko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, erakusketa gunean parte hartu duten ia 100 enpresak pozik agertu dira aurtengo azokarekin, hala bisitari kopuruagatik nola salmentengatik.
Zeramika modernoa, artile lanak, patchwork, akuarela, landare eta loreekin egindako dekorazio lanak, mixed media, scrapbooking, pintura apaingarria, gozogintza, xaboigintza, kandelagintza, papiroflexia edota bisuteria moduko arlo desberdinetako produktu eta teknikak aurkeztu dituzte enpresa parte hartzaileek.
Helduek 'patchwork', akuarela edo bisuteria teknikak ikasi dituzte aurten, besteak beste, eta txikiek giltzatakoak, mosaikoak eta libretak sortzeko aukera izan dute
Gainera, gustu eta adin guztietako pertsonek askotariko tailerrekin gozatu ahal izan dute. Horrela, helduek 'patchwork', akuarela edo bisuteria teknikak ikasi dituzte aurten, besteak beste, eta txikiek giltzatakoak, mosaikoak eta libretak sortzeko aukera izan dute.
"Kalitatezko produktuak erosteko, ikastaro eta tailerretan parte hartzeko eta artezaleekin harremanak egiteko oso toki aproposa izaten jarraitzen du Tendencias Creativas azokak"
"Kalitatezko produktuak erosteko, ikastaro eta tailerretan parte hartzeko eta artezaleekin harremanak egiteko oso toki aproposa izaten jarraitzen du Tendencias Creativas azokak", nabarmendu dute antolatzaileek.