Navarra

Saharaztan, tonbola solidarioa prestatzen

Udazkeneko ferian eginen duten zozketarako produktuak eskatu ditu
Saharaztanek aurten ere tonbola jarriko du udazkeneko ferietan.
Saharaztanek aurten ere tonbola jarriko du udazkeneko ferietan.

Saharaztan taldeak tonbola solidarioa eginen du Elizondon, urriaren 28an eta 29an ospatuko diren udazkeneko ferietan. 'Oporrak bakean' programa finantzatzeko ordaintzeko erabiliko dute lortutako dirua. Tonbola prestatzeko, eskualdeko komertzio, zerbitzu, ostalari eta bertzelako lantegiei laguntza eskaera luzatu diete, tonbolan sartzeko zerbait emateko prest daudenei. Produktuak eskatu dituzte eta ez dute dirurik onartuko. Informazio gehiagorako edo dohaintzaren bat egiteko elkartearekin harremanetan jarri beharko da saharaztan@hotmail.com helbidearen bitartez.

2022-10-19T15:38:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo