Magazine
Magazine

Gipuzkoako Kale Nagusia

Con Maider Uriarte | OV
  • Lunes a Viernes de 12:00 a 13:00
Escúchalo en las emisoras de Gipuzkoa

Información y entretenimiento made in Gipuzkoa bajo la dirección de Maider Uriarte.

Contacta con el programa

Síguenos

Los podcast de GKN

Romano: "Justo orain dela urte bat konturatu nintzen izan naizela indarkeria matxista pairatu duen emakumea"

Urtebete pasa da Andrea Romano haren erlazio toxikoa utzi zuenetik eta indarkeria matxistaren biktima zela konturatu zenetik, orain, bere istorioa 'Calladita no ere más bonita' proiektuaren parte da eta beste emakume batzuk laguntzeko balio du 
Romano: "Justo orain dela urte bat konturatu nintzen izan naizela indarkeria matxista pairatu duen emakumea"
Escuchar
18:25

'Calladita no eres más bonita' Nuria Prietok garatutako proiektua da. Liburu ilustratu horretan, indarkeria matxistaren biktima izandako 10 emakumeren istorioak barneratzen ditu eta horien artean Andrea Romano gipuzkoarrarena dago.

Andrea, 18 urte zituela, mutil batekin hasi zen ateratzen eta lehengo hilabeteak ikaragarriak ziruditen arren, mutila azkar hasi zen Andrea kontrolatzen eta isolatzen. 21 urte zituela haurdun geratu zen eta abortatu behar izan zuen, horrek depresio handi batean murgildu zuen Andrea eta katakume bat adoptatu zuen depresioa gainditzeko. Lagun handikoa izan zen animalia eta, hori ikusita, mutila katua maltratatzen hasi zen ia erahil arte, helburua noski Andrea mintzea.

Orduan konturatu zen Andrea indarkeria matxistaren biktima zela eta orain bere egoera berean dauden emakumeak lagundu nahi ditu. Gipuzkoako Kale Nagusian Andreak haren bihotza ireki digu, gaur, erlazio toxiko horretatik atera zenetik urtebete egin duen egunean.

Harekin batera Gloria Vázquez egon da, Zarautzko berdintasun zinegotzia, bihar, urtarrilak 26, arratsaldeko 19:00etan, Udaletxeko Pleno Aretoan, Emakumeen* Etxeak antolaturik Calladita no eres más bonita liburu ilustratuaren aurkezpena izango delako eta azaldu dizkigu zeintzuk diren protagonisten antzekotasunak eta luburuaren helburua: beste neska batzuei laguntzea biktimen adibideekin.

25/01/2022
En directo
Onda Vasca En Directo