Actualidad

Prezioak %0,2 gehitu dira azaroan EAEn eta %3,2 azken urtean

Una persona compra patatas en un supermercado.
Una persona compra patatas en un supermercado. / Mercadona

Actualizado hace 35 segundos

Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) %0,2 igo da azaroan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) aurreko hilaren aldean, eta horrela, prezioak %3,2 hazi dira azken 12 hilabeteetan. Era berean, prezioek %2,6 egin dute gora urtarriletik azarora, INE estatistika erakundeak emandako datuen arabera.

Sektoreka, urriaren aldean, prezioak %0,2na jaitsi dira alkoholdun edari eta tabakoan eta etxebizitzan, %0,3 aisia eta kulturan, eta %0,1 komunikazioetan. Aitzitik, prezioak igo egin dira elikagai eta alkoholik gabeko edarietan (%0,1), jantzi eta oinetakoetan (%2,6), tresnerian (%0,2), botiketan (%0,2), garraioan (%0,5), hezkuntzan (%0,2), hotel, kafe eta jantokietan (%0,2) eta besteetan (%0,2).

Halaber, urtarriletik azarora bitarteko aldian, prezioak jantzi eta oinetakoetan (-%0,8) eta aisia eta kulturan (-%3,8) jaitsi dira, eta gainerako sektoreetan igo: elikagai eta alkoholik gabeko edarietan %3,3, alkoholdun edari eta tabakoan %2,8, etxebizitzan %4,6, tresnerian %1,4, botiketan %2,4, garraioan %2,3, komunikazioetan %1,7, hezkuntzan %2,3, hotel, kafe eta jantokietan %5,8 eta besteetan %3,1.

Azkenik, prezioen azken 12 hilabeteetako bilakaeran, jantzi eta oinetakoetan soilik jaitsi dira (-%0,9), gainerakoetan gehitu egin diren bitartean: elikagai eta alkoholik gabeko edarietan %3,7, alkoholdun edari eta tabakoan %3,1, etxebizitzan %5,2, tresnerian %1,6, botiketan %2,4, garraioan %2,6, komunikazioetan %1,7, aisia eta kulturan %0,5, hezkuntzan %2,3, hotel, kafe eta jantokietan %5,4 eta besteetan %3,2.

2025-12-12T22:29:34+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo