Actualidad

Olatz Salvadorren bideak argia aurkitu du berriro

Abeslari donostiarrak Oñatin estreinatuko du gaur "Zainak Eman" diskoaren bira

Pasa den irailaren 25ean kaleratu zen Olatz Salvador donostiarraren azken lana, "Zainak Eman" izeneko diska. Bakarkako ibilbidean "Zintzilik" eta "Aho Uhal" aurkeztu ondoren, eta hiru urteko parentesia eta gero, musikaren olatura igo da berriro. Prozesu luzea izan da, mingarria ere bai momentu batzuetan, non inspirazioa agortu zitzaiola sentitzera iritsi den. Baina bide horretan Olatz Salvador berri bat jeiki da eta hortik sortu dira kanta hauek. 

Eraikitze prezesuaz, eraldaketaz, zalantzetaz eta sentimenduez... eta hasi berri duen ibilbideaz mintzatu zaigu gaur goizean Imanol Arrutiren magazinean, gauean Oñatiko eszenatokira igo baino lehen. 

2024-10-19T10:54:04+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo