Araba

Musikeneko ikasleek Gasteizko Udal Musika Bandaren entseguetan parte hartuko dute

Joan den urteran ere, elkarlan horri esker, Musikeneko Interpretazio graduko ikasleak Gasteizko Udal Musika Bandako musikariekin elkartu ziren 'Actúa!' kontzertuan
Musikeneko ikasleek Gasteizko Udal Musika Bandaren entseguetan parte hartuko dute.
Musikeneko ikasleek Gasteizko Udal Musika Bandaren entseguetan parte hartuko dute. / Utzitakoa

Actualizado hace 3 minutos

Musikene Euskal Herriko Musikako Goi Ikastegiko Orkestra Zuzendaritzako graduko ikasleek Gasteizko Udal Musikaren Bandaren entseguetan parte hartuko dute aste honetan lehen aldiz, bi erakundeen arteko hitzarmenari esker, azpimarratu dute Gasteizko Udaletik prentsa ohar baten bitartez aste honetan bertan.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, bertatik prentsa ohar baten bitartez azpimarratu duten bezala, saio horietako batzuetan, Jon Malaxetxebarria irakaslearen hamar ikasleak izango dira zuzendariak, eta beste batzuetan entzule gisa parte hartuko dute, eta Beatriz Fernandez Araujo zuzendariak bandaren hurrengo kontzertuan zuzenduko duen errepertorioa landuko dute, Gasteizko Udaletik jakinbarazi dutenez.

Joan den urteran ere, elkarlan horri esker, Musikeneko Interpretazio graduko ikasleak Gasteizko Udal Musika Bandako musikariekin elkartu ziren Actúa! kontzertuan, eta, bertan, Anibal Cañoren 'Súcu-bot' obra estreinatu zen.

BALORAZIOA

Horrela, eta ildo beretik jarraituz, Gasteizko Udaletik azpimarratu duten bezala, "hitzarmen honek benetako esperientzia izateko aukera ematen die Musikeneko ikasleei, Gasteizko Udal Musika Banda bezalako talde profesional bat zuzenduz. Kultura Sailaren helburuetako bat, bere Plan Estrategikoan jasoa, kultur eta hezkuntza erakundeekin lankidetzak ezartzea da. Hain zuzen ere, Musikene kultura eta hezkuntza arloko erakundea izateaz gain, Euskadiko musika erakunde ospetsuenetako bat ere bada", adierazi du Sonia Diaz de Corcuera Kultura eta Hezkuntzako zinegotziak.

2026-03-19T15:45:29+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo