Gipuzkoa

Lezok klima eta energia plana aurkeztuko du azaroaren 11n

Herritarren ekarpenak jaso nahi dituzte pleno aretoan burutuko den bileran
LED sistemako farolak Elias Salaberria etorbidean. / N.G.

Lezoko Udalak asteartean, azaroaren 11n Lezoko Klima eta Energia Trantsizioaren aldeko Ekintza Plana aurkeztuko du, 18.00etan udaletxeko pleno aretoan. Plan horrek herriak klima aldaketa arintzeko egin beharreko moldaketak eta hobekuntzak jasotzen ditu eta 2040 urtera bitarteko indarraldia izango du.

2024 urtean ekintza-plana diseinatzeko oinarria izan den herriko diagnostikoa aurkeztu zuen moduan, Lezoko Udalak ekintza planaren diseinuan ere herritarren ekarpenak jaso nahiko lituzke. Horretarako, Udalak eragile zein herritarrak bertaratzeko gonbidapena egiten du.

Helburuak

Plan honek 2040 urtera bitarteko indarraldia izango du eta bere helburuen artean honakoak erdietsi nahi ditu: herrian emititutako berotegi efektuko gasen isurpenak nabarmenki murriztea eta udal jardueran, industrian eta etxebizitzetan, besteak beste, energia aurreztea, energiaren erabilera eraginkorra izatea eta behar den energiaren zatirik handiena 0 Km filosofiarekin bat datorren jatorri berriztagarrikoa izatea.

Hirugarren helburu bat, Lezon klima aldaketari lotutako inpaktuek eragin ditzaketen kalteak aurreikustea, prebentzio neurri eraginkorrak finkatzea eta klima aldaketara egokitzeko neurriek herritarren osasunean eta natur ondarean eragin positiboak ekartzea izango da.

Azkenik, lezoar guztiak klima aldaketa eta energia trantsizioan ahalduntzea eta eragile ezberdinen arteko elkarlanerako sareak osatzea bilatuko da, klima aldaketa guztion erronka delako.

12/11/2025