Actualizado hace 8 minutos
Datozen egunotan Lekeitioko Uri Buru Batzarrak deituta alkategaia aukeratzeko barne-prozesua zabalduko da. Martxoan eta apirilean zehar gauzatuko den barne prozesuaren ondorioz, datorren udaberriko Udal hauteskundeetan zerrenda burua izateko pertsona aukeratuko da, eta adierazi dutenez “alkatetza berreskuratzeko eta ondorioz, lekittarren bizi kalitatea hobetzeko”.
Bestalde, gogoratu duten bezala “Lekeitioko Euzko Alderdi Jeltzalea batzar-eraketa duen alderdia da, eta bere alderdikideen benetako partehartzea bultzatu eta errazten du alderdi politiko moduan dagozkion erabakiak hartzean, besteak beste, alkategaia aukeratzekoan”.
Modu honetan 2026ko Aberri Egunerako Lekeitioko alderdikideek alkatetzarako hautagaia aukeratuta izango dute. “Hori horrela izanik, dei egiten diegu herriko alderdikide guztiei prozesu honetan parte hartzera” animatu dute Lekeitioko jeltzaleek.
Aipatzekoa da Euskadiko hurrengo udal-hauteskundeak 2027ko maiatzaren 23an, igandean, izango direla, eta bertan aukeratuko direla autonomia-erkidegoko udalerri guztietako zinegotziak eta alkateak aukeratuko dira.