Eguberrietan murgilduta gauden garai honetan, bereziki gogoratzen gara guregandik urruti dauden pertsonekin. Asko etxera bueltatu dira egun berezi hauek familiarekin eta lagunekin pasatzera, baina badaude garai hau beste herrialderen batean igarotzen duten euskaldun asko.
Horregatik, euskal diasporan jarri dugu arreta beste behin, hain zuzen ere, Munichen bizi diren euskaldunengan, bertako Euskal Elkartetik antolatzen dituzten ekintzak ezagutuz.
Jon Iraola elkarteko kide eta bertatik antolatzen dituzten kultura arloko ekintzen arduradunarekin hitz egin dugu hauen inguruan. Gainera, Elkarteak 10 urte bete zituen martxoan.