Ikasle askorentzat, antsietate handiko unea da ondorengo urteetan egingo duten hezkuntza arloko ibilbidea erabakitzea, baina bada topaketa bat, urteroko hitzordu bat, hain zuzen ere erabaki garrantzitsu hori hartzea erraztu nahi duena.
Inspiratu nahi duen foro bat da, bokazioak piztu eta sustatu nahi dituena.
Kutxa Fundazioak urtero antolatzen duen "Inspira Bizitzak" topaketa egin du. Aurten, 14 edizio bete ditu, eta, lehen aldiz, Donostiako arkitektura eta kultura erreferentzia den Kursaalean izan da.
Protagonistak DBHko 4. mailako, Batxilergoko eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleak izan dira eta zientzia, teknologia, arte, humanitate, ingeniaritza eta matematika arloetako hamarnaka profesionalek hezkuntza eta lanbide aukera desberdinak aurkeztu dizkiete.
Ekimenaren xehetasunez hitz egin digu Jon Ander Galarraga Kutxa Fundazioko Ekimen eta Edukien teknikariarekin.