Irakaskuntza kooperatiboa buru-belarri hasi da ikasturte berrian, balioak eta komunitate-lana ardatz hartuta. Ikastetxeek eta ikastolek eraldaketa handiko une batean hasi dute urtea. Aurreko kurtsoaren lorpenak azpimarratu ostean, erronka nagusiei begira jarri dira: jasangarritasuna egunerokoan txertatzea eta ingurune inklusiboagoak lortzeko premiazko eraldaketak bultzatzea dira lan-ildo nagusiak.
Gai guzti hauek aztertzeko, Patxi Olabarria, Konfekoop irakaskuntzako koordinatzaile ohiarekin, eta Beñat Azurmendi, bere lekukoa hartu duenarekin, egon gara. Bi adituek ONDA VASCAn Konfekoopeko 25/28 Plan Estrategikoak ematen dituen ildo nagusien garrantzia nabarmendu dute. Eredu kooperatiboak araudi eta gizartearen eskakizun berrietara egokitzeko duen ahalmena azpimarratu dute, irakaskuntza-kooperatiben errealitatea islatzen duen bide-orria dela azalduz.