Eusko Jaurlaritzak larrialdi edo hondamendi handietan herritarrei abisatzeko ES-Alert sistemaren simulakroa egingo du Araban SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren bitartez, ostegunean, azaroaren 13an.
Proba 12:00ak aldera izango da, Arabako lurralde historikoan, eta dagoeneko jakinarazi zaie udal guztiei. SOS Deiak zentroak abisu bat bidaliko du lurraldean kokatutako sakelako telefonoetara, eta gailuek alerta soinu bat igorriko dute. Horrekin batera, mezu lasaigarri bat bidaliko du, proba bat dela azalduz, eta ez benetako arrisku egoera bat, Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez.
2022ko azaroan Bilboko auzo batzuetan eta joan den urriaren 2an Balmasedan (Bizkaia) egindako ES-Alert simulakroen ondoren, ezaugarri horiek dituen hirugarren ariketa izango da ostegunekoa.
BESTE GAI BATZUK
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia nazioarteko jaialdiaren 18. edizioa abenduaren 5etik 14ra ospatuko da eta programazio osoa argitaratu da eta sarreren salmenta aktibatu da dagoeneko www.mendifilmfestival.com webgunean.
Antolatzaileek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, jaialdiaren zaleek hainbat aukera eta abantaila dituzte sarrerak eskuratzeko garaian, %35erainoko deskontuak tarteko.
2025eko Mendi Film jaialdia Euskalduna Bilbao jauregian ospatuko da erabat, eta jaialdiaren "kanpaleku nagusia" izargo da hamar egunez, Metro Bilbaon izango den 'CVCEPHOTO' erakusketarako salbu.
Jaialdiaren hasiera ekitaldia abenduaren 6an izango da, nahiz eta jaialdia bera eta filmen sail ofiziala bezperatik martxan izango diren.