Actualidad

Hizkuntza ohiturak aldatzen jarraitzeko deia egin dute: “Euskaraldia ez da nahikoa”

Euskaraldiaren 3. edizioaren balorazio positiboa egin dute antolatzaileek, jendartean “txertatua eta normalizatua” baitago
Hirugarren edizioan 161.099 lagunek hartu dute parte, baina zifrez haratago, balorazio positiboa egin zuten sustatzaileek.
Hirugarren edizioan 161.099 lagunek hartu dute parte, baina zifrez haratago, balorazio positiboa egin zuten sustatzaileek.

“Jarrai dezagun hizkuntza ohiturak aldatzen eta euskararentzako gune erosoak sortzen”. Euskaraldia amaitu da, baina gaurtik aurrera ere hamabost egunez aurrera eramandako ariketa sozialarekin jarraitzeko deia egin zuten atzo antolatzaileek.

Hirugarren edizio honetan 161.099 lagunek hartu dute parte, baina zifrez haratago, balorazio positiboa egin zuten sustatzaileek, ariketa soziala jendartean “normalizatu eta finkatu baita”.

Gainera, ahobizi eta belarriprest rolen atzean dauden konpromisoak jendartean identifikatuta daudela defendatu zuten: “Ongi ulertu dira, argi geratu da ez dela kanpaina bat, konpromiso bat baizik”.

Guztira 6.634 entitatek eman dute izena Euskaraldiaren hirugarren edizioan eta 8.563 egoitzatan sortu dituzte ariguneak. “Gainera, aurreko ariketetan iritsi ez ginen eremuetara iritsi gara aurtengoan”.

Hala azaldu zuten atzo goizean Gasteizen, Artium Museoan, egindako agerraldian Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko herritarrekiko harremanetarako kontseilaria, Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria eta Goiatz Urkijo Euskaraldiko koordinatzaileak, besteak beste.

Lehen ediziotik, 2018tik, hizkun- tza ohituretan eragiteko helburua izan duen ariketa praktikoa izan da Euskaraldia, eta azaroaren 18an hasi zen hirugarren aldi honek ere hori izan du helburu nagusia. Lehen hitza euskaraz egitea, ulertzen duten guztiekin euskaraz aritzea, elkarrizketa elebidunak praktikatzea eta euskara erabiltzeko gune babestuak sortzea dira partaideei Euskaraldiak proposatzen dizkien ariketak.

Txapa gutxiago

Horrenbestez, Euskaraldia gizartean “oso barneratuta dauden arau sozialetan eragiteko eta aldatzeko proposamena” dela gogorarazi zuten antolatzaileek eta “edizioz edizio ari gara bide hori urratzen”. Izan ere, “herritarrak ariketak proposatzen dituenak ulertzen eta barneratzen ari dira”. Hala, balorazioa oso positiboa egin zuten arren, aurten txapen erabilera nahi baino txikigoa izan dela aitortu zuen Zupiriak. “Euskaraldian oinarrizkoa da euskaraz aritzeko aukerak bistaratzea eta txapek funtzio hori betetzen dute. Ikerketek diote gure hizkuntza ohiturak errazago alda- tzen ditugula txapak ikusten ditugunean, babestuta sentitzen garelako. Komunitatea ikusgarri egitea euskararentzat oso garrantzitsua da”, azaldu zuten. Gainera, Ana Ollok azpimarratu zuenez, Euskaraldiari esker milaka lagunen “estres linguistikoa murriztu da, uste baino pertsona gehiagok euskaraz dakitela agerian geratu baita”.

Hala, urtero lez, abian den ikerketak emango ditu Euskaraldiaren eraginaren inguruko datu gehiago, “dena ongi bidean, hurrengo urtearen lehen erdian”.

Modu horretan egoera aztertu egingo dutela jakinarazi zuten, atzean dauden arrazoiak zeintzuk diren identifikatzeko etan aurrerantzean txapa gehiago ikus daitezen zein aldaketa egin beharko diren baloratzeko.

Bihartik aurrera

Gauzak horrela, “lehen hitza euskaraz izatea, ulertzen dutenen aurrean euskarari eustea eta elkarrizketa elebidunak mantentzea duela lau urte baino onartuagoak eta txertatuagoak daude gizartean eta gure egunerokoan. Eta legitimazio hori oso garrantzitsua da hiztunok gure hizkuntza hautuak egiteko momentuan”, aipatu zuten Euskaraldiko antolatzaile eta bultzatzaileek.

Kike Amonarrizek bere aldetik, etorkizunean jarri zuen fokua: “Oso ohituta dago gizartea euskararen aldeko kanpainetara, eta honekin, Euskaraldia bezalako ariketa sozialarekin, bide berri bat zabaltzen ari gara, portaeretan eragiteko”.

Eta konpromisoa hemendik aurrera ere mantentzea eskatu zuen: “Euskaraldia soilik egitea ez da nahikoa, arau sozialak alda- tzeko lanean eta inertziak apurtzeko proposamen berria egotea garrantzitsua da”.

Izan ere, azaldu zuenez, “Euskaraldiak behar du ediziotik ediziora norbanakook hizkuntza ohituretan aldaketak egiten jarraitzea eta era guztietako entitateek hizkuntza politiketan urratsak ematen jarraitzea”. Eta Euskaraldiak bere aldetik, “pauso horien erakusleiho izaten jarraituko du”, adierazi zuen Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak, ariketa sozialaren 3.edizioari amaiera emanez.

Zifrak

l Parte hartzearen egonkortzea. Euskaraldian parte hartzea “egonkortze bidean” dagoela nabarmendu zuten Euskaraldiko antolatzaileek.. Aurreko edizioaren parte-hartze kopuru an- tzekoa izan da: 161.009 lagunek izena eman edo izena berretsi dute. “Oso datu ona” dela uste dute sustatzaileek. Aurreko edizioan izena eman zuten askok ere parte hartu dute, eta izena eman dutenak baino herritar gehiago bildu dira txapak jaso- tzera antolatutako banaketa puntuetara.

2022-12-04T07:08:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo