Araba

Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordearen osaera berria onartu

Batzordea Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari atxikitako kide anitzeko organoa da

Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordearen osaera berria onartu du.

Batzordea Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari atxikitako kide anitzeko organoa da, baina erabateko autonomia funtzionala du. Batzorde honek Ertzaintzaren edo Euskadiko Udaltzaingoaren barruan eskubideak urratu daitezkeela adierazten duen edozein jokabide edo praktika aztertuko du, ofizioz nahiz alderdi batek eskatuta.

Azken helburua da legitimitatea eta herritarren konfiantza indartzea, hau da, polizia- jardunaren gaineko kontrolen neutraltasunarekiko eta objektibotasunarekiko konfiantza indartzea. 2026ko urtarrilean bost urte beteko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordea sortu zenetik, eta horregatik onartu zuen Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluak abenduaren 10ean Batzordearen osaera berria.

Gobernu Kontseiluak berretsi ditu izendapenak. Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordea batzordeburu batek eta bost batzordekidek osatzen dute, eta kargu guztiak berritzen dira, bat izan ezik, bi urte barru berrituko baita.

Hauek dira Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeko kide gisa agintaldia amaitzen duten pertsonak: Francisco Javier Hernáez Manrique (batzordekidea), Estefanía Ocáriz Passevant (batzordekidea), José Antonio Nieto Antón (batzordekidea), Miren Ortubay Fuentes (batzordekidea).

Era berean, Euskadiko Segurtasun Publikoko Kontseiluak Juan Luis Ibarra Roblesek Batzordeburu izateari uko egin izana onartu zuen. Horrela, gaur egindako Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordearen osaera berria onartu du: Enrique Lucas Murillo de la Cueva, Nieves Martínez de Antoñana, Marta Aldanondo Garaizabal, Santiago Ron Cruzelegui, José Antonio González Saiz.

BALORAZIOA

Gainera, José Julio Gonzalez Zamanillok Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeko kide izaten jarraitzen du. Batzordeak berak hautatuko du, osoko bilkuran, zer batzordekide izango den batzordeburua. Batzordeko kideak bost urterako izendatu dira eta ez dute inolako lansaririk jasoko beraien lanaren truke. Izendapen berri horiek urtarrilaren 14an argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta orduan sartuko dira indarrean.

31/12/2025