Araba

Gaztea Sariak 2026 ekitaldirako doako sarrerak jaso daitezke jada

Gaztea Sariak 2026. urteko ekitaldirako doako sarrerak eskuragai daude jada www.gaztea.eus webgunearen bitartez, eta pertsona bakoitzak lau jaso ahal izango ditu gehienez, EITBk prentsa ohar bidez jakinarazi duenez
Kartelaren irudia.
Kartelaren irudia. / Utzitakoa

Actualizado hace 8 minutos

Gaztea Sariak 2026. urteko ekitaldirako doako sarrerak eskuragai daude jada www.gaztea.eus webgunearen bitartez, eta pertsona bakoitzak lau jaso ahal izango ditu gehienez, EITBk prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Martxoaren 5ean ospatuko den Gau Handia

Martxoaren 5ean ospatuko da Gaztea Sarien gau handia, Euskalduna Bilbao jauregian, eta, urtero bezala, euskal musikak emandako onena sarituko eta artista horietako asko oholtza gainera gonbidatuko ditu, Gazteak, galarako propio prestatutako ikuskizuna eskaintzeko.

Horrela, Izaro eta Olaia Inziarte, Janus Lester eta Nogen, Euskoprincess, Hofe eta Jimena Amarillo, eta Merina Gris eta Gorka Urbizu arituko dira, zuzenean. Sarrerak doakoak dira, eta eskuragai daude gaztea.eus webgunearen bitartez (gehienez lau pertsona bakoitzeko).

Sariei dagokienez, aurreko urtean zehar jasotako uztari erreparatu eta artista, kanta, disko, bideoklip eta zuzeneko onenak sarituko dira, besteak beste. Aurten, baina, aldaketak izango dira hautaketa prozesuan, eta Gazteak osatutako epaimahai batek erabakiko ditu kategoria gehienetako irabazleak.

Hala ere, izango da bozkatzeko aukerarik, Gazteako ikus-entzuleek bi kategoriatako irabazleak erabakiko baitituzte webgunean abiatutako bozketan; zehazki, zuzeneko eta ikuskizun onenaren irabazleak aukeratuko ditu publikoak.

Zuzeneko onenaren kategorian, Merina Gris, Chill Mafia, Olaia Inziarte, EZEZEZ eta Gorka Urbizu dira izendatuak; ikuskizun onenarenean, ostera, Izaroren 'cerodenero', ETSren '20 urte zure eskutik', Zetaken 'Mitoaroa', Fermin Muguruzaren 40. urteurreneko Anoetako kontzertua eta Gatiburen 'Agur esan barik'. Gainerako hautagaitzen inguruko informazioa Gaztearen webgunean dago.

2026-02-26T19:04:35+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo