Actualizado hace 6 minutos
Gasteizko Mendizorrotzeko igerilekuek udako denboraldia luzatu dute eta instalazioa zabalik egongo da irailaren 27ra arte, Maider Etxebarria alkateak ostiral honetan iragarri duenez. "Irailaren 27ra arte zabalik egongo dira kanpoko igerileku olinpikoa eta haurrentzakoa; igerileku tropikala, ordea, itxita egongo da igande honetatik aurrera", esan du.
Horrela, eguraldiaren iragarpen onak ikusita, Kirol Zerbitzuak igerilekuak zabalik egoteko epea bi astez luzatzea erabaki du, hasiera batean igandean amaitzekoa baitzen irekiera aldia. Hala, irailaren 27ra arte, erabiltzaileek kanpoko igerileku olinpikoa eta haurrentzakoa erabili ahal izango dituzte 12:00etatik 19:00etara.
Gamarra udal kirolguneak, berriz, amaitu du udako denboraldia, joan den urteko datuekin alderatuta erabiltzaile kopurua %34,17 eghituta. "Udako denboraldiko hilabete hauetan, 189.279 pertsona igaro dira guztira Gamarratik, hau da, iazko kanpainan instalazioa erabili zuten bainulari guztiekin alderatuta, %30 gehiago", azaldu du Etxebarriak.
Joan den maiatzaren 22an ireki zen igerilekuen denboraldia bi udal barrutietan, eta irailaren 6an itxi zituen ateak Gamarrako kirolguneak. 108 egun horietan, tornuetatik sartu diren 189.279 pertsonek 64.692 pertsonatan gainditu dute iazko udan parkera joan ziren 124.587 pertsonen erregistroa. Azken datu horrek hobetu egiten du, gainera, 2024ko kanpainan Gamarran zenbatutako 187.061 pertsonako kopurua.
Udako denboraldian jende gehien bildu den egunak ekainekoak izan dira, Arabako hiriburuan bero bolada handia bizi izan zen egunetan. Ekainaren 21ean, 6.100 pertsona joan ziren Gamarrako igerileku eta lorategietara, 36,3 graduko tenperatura erregistratu zen egunean; hiru egun geroago, hilaren 24an, 38,5 gradurekin, Gamarrak bere bigarren sarrerarik onena erregistratu zuen, 5.719 pertsona bildu baitziren parkeko bainuguneetan eta itzalguneetan. Egun bat lehenago, hirugarren egun jendetsuena izan zuen: 5.304 bainulari (tenperatura 39,2 gradukoa izan zen).
Maider Etxebarriak azpimarratu duenez, "kanpaina honetako asistentzia-datuen gorakadak agerian uzten du Gasteizko udal igerilekuek funtsezko zerbitzu publiko gisa duten garrantzia. Udan izandako tenperatura altuko egunetan, Gamarra eta Mendizorrotza herritarren ongizatea eta bizi kalitatea hobetzen laguntzen duten gune gisa finkatu dira. Aisialdirako eta kirola egiteko espazio seguruak eskain