Hirugarren Sektoreari eta Bizkaiko elkarteei eskainitako gure tartean, Martxoaren 8aren atarian gauden egun hauetan, emakumearen ahalduntzean jarri nahi dugu arreta.
Aste honetan, Bizkaiko Foru Aldundiak berdintasunaren alde borrokatzeko emakumeek eta elkarteek bultzatzen dituzten proiektuak aitortzeko ematen dituen Zirgari Sarien aurtengo irabazleak iragarri ditu, eta, horien artean, Loraldi elkartea aurkitzen dugu. Urduñako elkarte honek 36 urte daramatza emakumeen oroimenari balioa ematen eta ahalduntze-sare bat sortzen, kulturarekin eta artearekin lotura handia duten jardueren bidez.
Eva Isasi elkarteko kideak eman digu elkartearen ibilbidearen berri eta, noski, Aldundiak babestutako tarte honetan, Saria jasotzeak suposatzen dienaz ere hitz egin dugu.