Actualidad

Euskararen etorkizuna marrazten

Jon den hilabetean euskararen alde Bilbon ospatutako manifestazioaren burua
Jon den hilabetean euskararen alde Bilbon ospatutako manifestazioaren burua

"Mende berriak bi faktore kezkagarri ekarri ditu. Gizarte hipermodernoak ekarri dituen aldaketa sozialak, euskarak behar duen konpromisoari eragiten diotenak, eta bestetik teknologia aldaketak, kontsumoaren fragmentazioa ekarri duena”.

Hala dio Jon Sarasua euskaltzain urgazleak. Hain zuzen ere hizkun-tzaren egungo egoera aztertu eta euskararen etorkizun-ikuspegia lan-tzeko asmoa duen Euskararen gogoetagunea egitasmoaren zuzendaria da, arnas luzeko estrategiak eta adostasunak marrazteko helburua duena.

Iaz abiatu zuen proiektua Akademiak, XXI. mendeak “galdegai berriak” ekarri baitizkio euskararen bideari. Hala ere, Sarasuak azaltzen duenez, “elementu garrantzitsu baten falta bat somatzen da, etorkizuneko ikuspegia, eta arnasguneen marrazkia egitea”.

Eta horri heldu dio Euskaltzaindiak. Lau urteko ziklo hau baina, etorkizunari buruz gogoetak egitetik haratago doa, “giza multzo bat koesionatu eta norabidetzen duen etorkizuneko marrazki bat ekoiztea da helburua”, euskaltzainaren aburuz.

Modu horretan, bisioa ekoiztea ariketa konplexua da baina, gutxienez hiru ildo lantzea dakarrena. Batetik iraganeko elementuen domeinua, “ibilbidea sakonki ezagutzea”, bestetik diagnostiko zorrotza izatea, gertatzen ari denaz ikuspuntu panoramikoa izatea. Eta hirugarrenik “norabide traktoreak ekoiztea. Aldi berean bizigarriak, motibagarriak eta sinesgarriak direnak”. Eta horrek “ariketa konplexuak egitea eskatzen du, errealismo eta ametsaren artean”.

Izan ere, euskaltzainak egungo egoera mahaigaineratzen du. Azken 40 urtetan lorpen handiak egin diren arren, “une delikatuan gaude”. Zergatik? “Zailtasun berriak sortu direlako, eta betiko ahulguneak manten-tzen direlako”, Sarasuaren aburuz.

Eta horri aurre egiteko, “jauziak eman behar dira, biziberritze prozesuan beste aro bat ireki”. Urtebete darama lanean Akademiak, “euskararen inguruko pentsalari eta jakintz soziolinguistiko aitortuenarekin elkarrizketan”. Izan ere, Akademiak “kontrastea egin du azken 20 urtetan gaiari buruz idatzi duten pertsonekin, euskalgintzakoekin, prozesu kolektibo eta kontrastatuak egin nahian ari garelako, eta horregatik poliki gabiltza”, Sarasuaren hitzetan. Prozesua gainera, “bateragarria da euskararen aholku batzordea eta Eusko Jaurlaritzak egiten ari den plangintzarekin”. Aztertu beharreko ardatz ugari daude bide honetan. Hezkuntzari dagokionez, D eredua birpentsatzea, euskal hiztun kopuruak gora egin arren, erabilerak urtero behera egiten baitu. Horrez gain, Sarasuak zerrenda luzea jar-tzen du mahai gainean; lan eremuan jauzi kualitatibo handiak eman beharra, aisialdian plan orokor bat egin beharra, hedabideen politikaren matriza aldatu beharra, inmigrazioaren harrera linguistikoa berrantolatu…

Finean, “gizarte politika berritu bat behar du euskarak”, eta “komunitate estrategiak berritu gizarte politikak euskalgintza eta politika erakundeek egitekoak dira, eta bestea ehun komunitarioak martxa jartzekoak”.

Atzerapausoak

Azken urtean admistrazioan normalizazio bidean “oldarraldi judizialak” trabak sortu dituen arren, Euskararen gogoetaguneak 25 urteko etorkizun ikuspegia lantzen du. Gauzak horrela, diagnostiko zein estrategietan eraginik ez duela azaltzen du Sarasuak. “Fokua ez da desbideratu”. “Arnas luzeko estrategiak dira, epe laburreko akzio erreakzio dinamikatik harago joan behar dira”. Gauzak horrela, “botere judizialetik egondako ekintzak despistatzen gaituzte benetan indarra jarri behar dugun aspektuetatik. Zailtasunak daude baina etorkizun ikuspegi honen jauzi handiak eta ardatz sistemak planteatutako pausoak marra berdeetan oinarritzen dira, erakunde sistema eta euskal gizarte bezala eman ahal diren pausoetan hain zuzen ere”.

2023-12-03T07:24:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo