Actualidad

Eraikuntzaren jarduera %2,3 hazi da EAEn urteko lehen hiruhilekoan

Eraikingintzaren %3,5eko igoerari esker gertatu da uneko prezioen hazkundea
Informazio horretatik kanpoko irudia.
Informazio horretatik kanpoko irudia. / Utzitakoa

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eraikuntzaren sektoreko jarduera %2,3 hazi da 2025eko lehen hiruhilekoan, uneko prezioetan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.

Eraikingintzaren %3,5eko igoerari esker gertatu da uneko prezioen hazkundea, ingeniaritza zibileko salmentek ez baitute aldaketarik izan eta 2024ko lehen hiruhilekoaren maila berean mantendu dira.

Lurraldeka, eraikuntzaren jarduerak gora egin du urte artean hiruretan: %0,1 Bizkaian eta %5,0na Araban eta Gipuzkoan. Aurreko hiruhilekoaren aldean, eraikuntzaren koiunturako indizea %0,1 jaitsi da Bizkaian, eta %1,1na igo Araban eta Gipuzkoan

Bestalde, eraikuntzaren jarduera aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, koiunturako indizea %0,4 igo da termino nominaletan dagozkion urtaro ondorioak atera ondoren. Eraikingintzan jarduera %0,1 igo da aurreko hiruhilekoaren aldean, eta ingeniaritza zibilean %4,2.

LURRALDEKA

Lurraldeka, eraikuntzaren jarduerak gora egin du urte artean hiruretan: %0,1 Bizkaian eta %5,0na Araban eta Gipuzkoan. Aurreko hiruhilekoaren aldean, eraikuntzaren koiunturako indizea %0,1 jaitsi da Bizkaian, eta %1,1na igo Araban eta Gipuzkoan.

Higiezinen sustapenaren jardueraren eragina kontuan hartu gabe, eraikingintzaren jarduera 2024ko lehen hiruhilekoan baino %4,3 handiagoa izan da aurten, eta hiruhileko artean, berriz, %2,8 igo da.

Eraikuntzaren sektore osoa, higiezinen sustapena kontuan hartu gabe, %2,9 igo da 2024ko lehen hiruhilekoaren aldean eta %2,2 2024ko laugarren hiruhilekoaren aldean.

Azkenik, eraikuntzaren landunen indizea aurreko urteko hiruhileko berean baino %3,6 txikiagoa izan da 2025eko lehen hiruhilekoan, eta aurreko hiruhilekoan baino %1,1 handiagoa, ondorioztatu dute Eustatetik.

2025-05-27T13:11:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo