Onda Vasca irratiak konpromiso irmoa du desinformazioaren aurka eta informazio zehatza eta egiazkoa eskaintzeko lanarekin. Konpromiso horretan, komunikazioa hedatzen dutenez gain, jasotzen dutenek ere asko daukate esateko, batez ere, gazteenek, beraiek baitira teknologiaren eta sare sozialen erabilera desegokiaren biktima nagusiak.
Horregatik, Kale Nagusian ikastetxeek arlo honetan ikaslegoarekin egiten duten lanketa ezagutu nahi dugu. Gaurkoan, Donostiako Elaienea Ikastetxera joan gara, bertatik arlo honetan garatzen dituzten proiektuak ezagutzeko.
Jon Osa Batxilergoko 1º mailako irakaslea da eta Andoni García, aldiz, DBHko 2. mailakoa. Osari dagokionean, "Egungo munduaren gatazkak eta errealitateak, eta komunikabideekin eta sare sozialekin dute erlazioa" izeneko hautazko irakasgaia eskaintzen du eta Garcíaren kasuan, "Saldu produktu bat" proiektua garatzen du sare sozialen arriskuak ezagutzeko eta hauen erabilera arduratsua egiten irakasteko xedez.
Bi ekimenen inguruko xehetasunak partekatzeaz gain, irakasle hauek teknologiarekin daukaten harremana azaldu digute eta, bereziki, sare sozialei eta adimen artifizialari dagokienean.