Gipuzkoa

Eibarko Kezka dantza taldeak asteburu bizi-bizia izan du Donostian, Arraten eta Bilbon

Lurdes Iriondori Urrezko Domina eman zitzaion ekitaldian parte hartu zuen, argazki proiektu batean eta Bilboko Kafe Antzokiaren 30. urteurreneko ospakizunetan izan aurretik
Eibarko Kezka Dantza Taldeko kideek Bilboko Kafe Antzokiaren 30. urteurrenaren ospakizunetan parte hartu zuten. / K.D.T.

Eibarko Kezka dantza taldeak aktibitate ugari izan zituen aurreko asteburuan, hiru ekitaldi kulturaletan parte hartuz Donostian, Arraten eta Bilbon.

Lurdes Iriondoren omenaldian

Ostiralean, abenduaren 12an, Kezkako dantzariak Donostian izan ziren, Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen Urrezko Dominaren ekitaldian, ohiko ezpata-dantza eskainiz.

Beste hainbat dantza talderekin batera aritu Ziren —Elgoibar, Tolosa, Añorga, Deba, Beasain, Hondarribia-Irun eta Donostiako dantzariekin—.

Aurtengo ekitaldian Lourdes Iriondo kantagileari eskaini zaio Urrezko Domina, hil ondoko omenaldi gisa.

Arraten eta Bilbon

Larunbatean, abenduaren 13an, Arraten ziren Kezkako dantzariak, Aitor Laspiur argazkilari eibartarraren argazki proiektuan parte hartuz.

Saio honetan, dantzariek koko-dantzetako eta euskal inauterietako jantziak erabili zituzten, argazki bereziak sortuz.

Bilboko Kafe Antzokia

Asteburua amaitzeko, igandean, abenduaren 14an, Kezkako dantzariak Bilbon izan ziren, Bilboko Kafe Antzokiaren 30. urteurreneko ospakizunetan.

Argia taldearen emanaldian, Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, hainbat dantza eskaini zituzten Kezkako dantzariek, Argia, Elai Alai, Duguna, Haritz eta Gure-Kai taldeetako kideekin batera.

Dantzariak eta ikusleak elkarrekin dantzan bukatuko zutem Kafe Antzokiaren urteurren festa.

18/12/2025