Oso gutxi dakigu galaxiari buruz eta bizi garen unibertsoaz. Horregatik dira interesgarriak Aranzadi Zientzia Elkarteak antolaturiko jardunaldiak. Urriaren 7 eta 8an Tabakaleran hainbat astrofisikarik esplikatuko dituzte, modu ulergarri eta didaktikoan, unibertsoaren historia eta, gonbidatu nagusiak, Jose Carlos Toro Iniestak, eguzkiari eskainiko dio hitzaldi nagusia: "El sol, 54 añitos de una historia de 4.500 millones".
Gipuzkoako Kale Nagusian programazioaren inguruan hitz egin dugu Virginia Garcíarekin, jardunaldien koordinatzaile eta Aranzadiko AStronomia arloko zuzendariarekin. Garcíak, bi egunetan izango diren hitzaldien berri emateaz gain, galaxiari buruz ez dakizkigun bitxikeria batzuk kontatu dizkigu eta, noski, adierazi digu zer egin behar dugun jardunaldietan parte hartzeko.