Bizkaia

Bermeok atunarekin ospatuko ditu Gabonak

Tokiko kontsumoa bultzatzeko kanpaina martxan jarri du Bermeo Tuna World Capitalek
Gabonetan bertako produktuari balioa ematea du helburu kanpainak
Gabonetan bertako produktuari balioa ematea du helburu kanpainak / Bermeo Tuna World Capital

Actualizado hace 7 minutos

Bermeo Tuna World Capitalek Gabonetako kanpaina jarri du martxan, bertako kontsumoa sustatzeko eta herriko tabernetan atunaren eta iparraldeko bonitoaren presentzia indartzeko helburuarekin. Kanpaina Gabonetan zehar luzatuko da, herritarrak zein bisitariak ekimenean parte hartzera gonbidatuz.

Parte hartzeko bi bide daude. Alde batetik, Bermeoko tabernetan atun edo bonito pintxo bat kontsumituz gero, bezeroek boleto bat eskatu eta establezimenduan jarritako kutxan sartu ahal izango dute. Bestetik, sare sozialen bidez ere parte hartu daiteke: kontsumitutako pintxoaren argazkia Instagram edo Facebookera igo, @BermeoTuna aipatu, #GabonakBermeokoErara traola erabili eta kontua jarraitzea nahikoa izango da.

Epea urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik. Guztira, hiru sari banatuko dira: tabernetako zozketaren irabazlea, online zozketarena eta pintxo gehien saldu duen tabernarentzako aitortza.

2025-12-19T22:06:43+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo