Bizkaia

Basogintza zientziaren ikuspuntutik aztertuko dute Ondarroan

Zientziaren Giltzak ekimenak urteko lehen hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 26an Kofradia Zaharrean
Basogintzan paradigma-aldaketa ematen ari da
Basogintzan paradigma-aldaketa ematen ari da / Turismo Euskadi

Actualizado hace 2 minutos

Ondarroako Zientziaren Giltzak ekimenak Basogintza edo Baso Ekologia Aplikatua? galdera planteatuz hasiko du urtea. Iñaki Etxebeste ikertzaileak emango du hitzaldia, eta hau XX. mendearen amaieratik ematen ari den basogintzaren eta baso-ekologia aplikatuaren arteko konbergentziari buruzkoa izango da.

Ikertzailearen arabera horrek paradigma-aldaketa bat eragin du: basogintza eredu agronomiko eta produktibo huts bat izatetik ekosistemen kudeaketa holistikora igaro baita. Hori dela eta, zuhaitzak zurezko laborantza-eremu soil gisa ikustetik, sistema dinamiko eta konplexua den baso-ekosistema baten osagai gisa ikustera igaro gara.

Horrez gain, gaineratzen du maila akademikoan paradigma aldaketa hau ematen ari den arren, hau ez da hala izaten ari maila praktikoan. EAEko isurialde atlantikoa eredu hartuta paradigma aldaketa horren oinarri zientifikoen sintesia egiteko saiakera egingo da. XXI. mende hasieran gure inguruak itxuran kontrajarriak dauden bi fenomenoren agertoki izaten ari dira: alde batetik azken mendeetan basotutako azalera handienak pilatzen ari garen arren, bestetik baso ekosistemen dinamiketan ziurgabetasun maila hain da handia, hauen kudeaketaren jasangarritasuna ezbaian jartzen den.

Gogoratu behar da Zientziaren giltzak ekimenaren helburua zientzia eta teknologia herritarrei hurbiltzea dela, publiko guztiari irekitako hitzaldi eta jardueren bidez. Oraingo honetan, hitzaldia Kofradia zaharrean izango da, urtarrilaren 26an, 18.30ean, Iñaki Etxebeste Larrañaga biologo eta ikertzailearen eskutik. Honek, 2018an Errez kooperatiba sortu ondoren, beste irtenbide bat eman nahi dio Euskal Autonomia Erkidegoko basogintzaren eta, oro har, ingurumenaren egoerari, ikerketatik abiatuta. Aurten, ikerketara itzuli da, eta Gaztela eta Leongo Cesefor fundazioan lan egiten du baso- eta baso-inbentarioen esparruan, eta Pro Silva estatuko elkartearen zuzendaritza-taldeko kide ere bada.

2026-01-11T23:45:51+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo