Gipuzkoa

Ataungo Atseden-toki jubilatuen elkarteak San Joan bezperako afaria antolatu du

Afaria elkartean izango da 20.00etan, eta izena emateko epea ostegunera arte zabalik egongo da
Ataungoa ez den sua. / Arnaitz Rubio

Ataungo Atseden-toki jubilatuen elkarteak San Joan bezperako afaria antolatu du. Astelehenean, ekainaren 23an, iluntzeko 20.00etan izango da, elkartean bertan.

Afaltzera joan nahi duenak bere izena idatzi behar du Atsedentokiko iragarki-taulan. Osteguna izango da izena ipintzeko azken eguna. Bazkideek, zortzi euro ordaindu behar dute afariarengatik, eta bazkide ez direnek, hamar euro.

Etiquetas
18/06/2025