Azaroan zehar ospatuko da Arriolako Jazz Blues Jaialdiaren 36. edizioa, eta berriz ere jazz eta bluesaren doinuak izango dira protagonista Elorrioko kultur agertokian.
Ostiral honetan emango zaio hasiera jaialdiari, Iosu Izagirre Sextet taldearen emanaldiarekin (20:00etan). Proiektuak jazzaren eta musika garaikidearen arteko zubiak eraikitzen ditu, freskotasun eta nortasun handiz.
Larunbatean berriz, 22:00etan, Giles Robson britainiarra izango da Arriola Antzokiko oholtzan. Mundu mailako bluesaren erreferentea da, bere harmonika indartsuagatik eta eszenaratze bizi eta erakargarriengatik ezaguna.
Azaroaren 22an, 22:00etan, Jimmy Reiter alemaniarrak bere taldearekin taularatuko du bere azken lana, blues klasikoa eta rhythm’n’blues garaikidea uztartzen dituen errepertorioarekin.
Azkenik, azaroaren 28an, 20:00etan, jaialdiari amaiera emango dio Satxa Soriazu Quartet taldeak, jazz garaikidearen eta euskal musikaren arteko elkarrizketa berezia eskainiz. A. S.