Actualizado hace 10 minutos
Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Sailari atxikitako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak babesgabetasun egoeran dauden adingabeen familia harreraren inguruko aurrez aurreko informazio hitzaldiak antolatuko ditu berriro datorren astelehenetik, irailaren 21etik, udako etenaldiaren ondoren.
Foru erakundeak jakinarazi duenez, irailaren 21ean, urriaren 19an, azaroaren 16an eta abenduaren 14an izango dira saioak, 17:30ean, Arabako Familia Harrerako Programaren bulegoetan, Gasteizen. Bertaratzeko aldez aurretik izena eman behar da 945 773052 telefonora deituz edo acogimiento@araba.eus helbide elektronikora idatziz.
Arabako Familia Harrera Programak haurrari edo nerabeari behar beste denboran familia bizitza bat ematea bilatzen du, jatorrizko familia bizitzaren osagarria izango dena, ez duelako harekin egoterik. Familia profil eta mota guztiek har dezakete haur bat harreran: familiek, bikoteek, bikoterik gabeko pertsonek, seme-alabak dituztenek edo ez dutenek.
Araban harrera familian interesa duen pertsona orok har dezake parte saioetan. Hitzaldietan, harrera modu horren oinarrizko alderdiak jorratuko dira; informazioa emango da adingabeen ezaugarri eta bizipenen inguruan; protagonista bakoitzak harreran zer zeregin duen aztertuko da, zein lege eta administrazio esparru dagokion, eta, guzti-guztia, parte hartzean oinarritutako metodologia dinamikoaren bidez.
Hala, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Sailari atxikitako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak babesgabetasun egoeran dauden adingabeen familia harreraren inguruko aurrez aurreko informazio hitzaldiak antolatuko ditu berriro datorren astelehenetik, irailaren 21etik, udako etenaldiaren ondoren.