Gaur goizean, AEK koordinakundeak aurtengo Korrikaren ibilbidea ezagutzera eman du. 24. edizio honetan, euskararen aldeko errelebo-lasterketa hau Euskal Herri osoko 460 herri eta hiri ingurutik igaroko da 2.175 kilometroko ibilbidean, orain arteko luzeena.
Gainera, 3.436 lekuko-hartze egongo dira, aurreko urteetan baino gehiago, eta, horrela, Ane Elordi Korrikaren arduradunak adierazi digunez, Euskara Gara lelopean egingo den Korrika honetan "inoizko partehartzerik handiena eta anitzena izatea" dute helburu.
Gainera, aurten, Araba eta Nafarroako inguru berrietara ere iritsiko da hitzordu hau.
Azaroan iragarri zuten moduan, lasterketa martxoaren 19an hasiko da, Atharratzen, eta Bilbon amaituko da 29an.