Azaroaren 25aren baitan, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, udaletxeetara hurbildu nahi izan gara, berdintasun erreala eta eraginkorra eraikitzeko eragile desberdinek bultzatzen dituzten ekimenak ezagutzeko xedez.
Zehazki, Andoaingo Udaletxean jarri dugu arreta, Haizea Barandiaran Berdintasun Zinegotziaren bitartez. Azaroaren 25aren baitan antolatutako egitaraua orain dela bi aste hasi zuten, Querer telesailaren emanaldiarekin. Gaur, berriz, txapa tailerra eta Andoaingo mugimendu feministak deitutako elkarretaratzeak izango dira.
Egitarau honetatik haratago, Andoaingo Udalak biktimen erreparazioarekiko konpromiso argia duela eta lan ildo anitzak mantentzen dituela ziurtatzen du. Barandiaranek adierazi duenez, "Berdintasun saila oso aktibo dago eta une honetan Andoainen lan ildo ugari ditugu". Horietako bat Taupada zerbitzua da, laguntza espezializatuko zerbitzua.