Magazine
Magazine

Las tardes de Onda Vasca con Kike Alonso

  • Lunes a Viernes de 16:00 a 20:00

La vida y sus personajes con Kike Alonso, Ibon Etxebarria, y los espacios de Ewa Murillo con la complicidad de los oyentes.

Contacta con el programa

Síguenos

Aiaraldea Kooperatiba: Euskal kultura zerbitzuak komunitateari lotuta

Kooperatiba ereduaren bidez, euskarazko kultur proiektuak eskaintzen ditu, eskualdean eta haratago, sortzaileak eta parte-hartzea sustatuz
Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko bazkidea dan Aitor Mate
Aiaraldea Kooperatiba: Euskal kultura zerbitzuak komunitateari lotuta
Escuchar
26:02
Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko bazkidea dan Aitor Mate

Euskal kulturaren eta euskararen sustapenak bide berriak urratzen ditu sarri, eta horren adibide argia da Aiaraldea Kooperatiba. Euskara oinarri hartuta, hainbat zerbitzu kultural eskaintzen dituen ekimena da, komunitatearen eta parte-hartzearen aldeko apustu sendoa eginez. Berriki, bere Balantze Soziala kaleratu dute, dirutan neurtu ezin diren balioak azaleratuz, kooperatiba bat enpresa bat baino askoz gehiago dela argi erakutsiz.

ONDA VASCAn gai honetan sakondu nahi izan dugu, eta horretarako Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko bazkidea dan Aitor Materekin hitz egin dugu. Azaldu du nola euren kalkuluek argi utzi duten kooperatiba "enpresa bat baino askoz gehiago" dela, eta zer balio ez-monetario neurtu dituzten. Era berean, esan du nola funtzionatzen duen euren faktoria.eus webguneak, eskaintzen dituzten zerbitzu anitzak (kultura, hezkuntza...) eta euskararen presentzia nabarmendu ditu, bai eskualdean bai Euskal Herri osoan, proiektu honetako ardatz gisa.

12/06/2025
En directo
Onda Vasca En Directo