Araba

Zaramaga berriaren irudiak Bizanera iritsi dira, eraldaketa bizilagunei hurbiltzeko

Erakusketa osatzeko, hirigintza-jarduketa guztien aurrekoa eta ondorena erakutsiko dituen bideoa egingo da, azken emaitzaren simulazioekin
Artxiboko irudia. / Utzitakoa

Espazio Publikoaren eta Auzoen Sailak Zaramagako Bizanera eraman du martxan dauden eraberritze-lanen ondoren auzoko espazio publikoa nola geratuko den jasotzen duen erakusketa. Erakusketa joan den azaroan aurkeztu zuten Iparralde Gizarte Etxean, eta orain otsailaren 26ra arte bisitatu ahal izango da Bizanen, informazio hori ahalik eta herritar gehienengana hurbiltzeko, batez ere auzoko adinekoengana.

Erakusketak 17 infografia biltzen ditu, Zaramagako kale, pasealeku eta espazio enblematikoen etorkizuna islatzeko, hala nola Vicente Manterola, Mendateen Zidorra, Barazar Mendatea edo Biasteriko Taldearen kalea, Gasteizko Taldearen kalea edo Añanako Taldearen kalea. Irudi horien bidez, herritarrek argi eta garbi ikus dezakete espazio berriak nolakoak izango diren: berdeagoak, eta espaloi zabalagoak, irisgarritasun-baldintza hobeak eta topaleku gehiago dituztenak.

BALORAZIOA

Horrela, eta ildo beretik jarraituz, Beatriz Artolazabal Espazio Publikoaren eta Auzoen zinegotziak nabarmendu duenez, “auzoak bere ingurunea nola aldatuko den argi eta garbi ikustea nahi dugu. Pertsona bakoitzak bere kalea, pasealekua edo plaza ezagutu ahal izatea eta dagoeneko martxan dagoen eta Zaramagako eguneroko bizitza hobetuko duen aldaketa bat ulertzea nahi dugu”.

Azpimarratu duenez, bizanetik igaro ondoren, eta oraindik data itxi gabe dagoen arren, erakusketa Iparralde Gizarte Etxera itzuliko da berriro, auzo baitan ahalik eta hedapen handiena bermatzeko pentsatutako ibilbidea osatzeko.

Aldi berean, Espazio Publikoaren eta Auzoen Saila bideo bat egiten ari da. Bideo horrek Zaramagako hirigintza-jarduketa guztiak jasoko ditu, lanen aurreko eta ondorengo irudiak eta azken emaitzaren simulazioak bilduta. Ikus-entzunezko material hori erakusketari gehituko zaio, auzokideekiko hurbileko komunikazio-estrategiaren barruan.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Beatriz Artolazabalek azpimarratu duen bezala, “helburua da Zaramagak auzoa batzea, espazioak lotzea eta ingurune berdeagoa, irisgarriagoa eta bizitzeko atseginagoa lortzea helburu duen eraldaketa ezagutu, ulertu eta bere egitea”, nabarmendu du Artolazabalek.

Auzo honetan egingo den esku-hartzea Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak onartutako auzoak berroneratzeko Inbertsio Estrategikoen Planean jasotako jarduketen barruan dago, eta Gasteizko udal-gobernuak Zaramaga auzoaren hiri-, gizarte- eta ingurumen-berroneratzean jarduteko duen konpromiso estrategikoetako bati erantzuten dio.

GASTEIZ

Bestalde, Gasteizko beste albiste batzuekin jarraituz, Tokiko Gobernu Batzordeak onartutakoaren arabera, aurten, 2026an, Gasteizko Udalak 435.000 euroko ekarpena egingo dio Arte eta Ofizioen Eskola Fundazioari.

Gasteizko Udala eskolako Patronatuko, gobernu- eta administrazio-organoko kidea da eta haren funtzionamenduaren finantzaketan hartzen du parte. Aurten, erakunde horren aurrekontua 1.214.213 eurokoa izango da eta Udalaren ekarpena heren bat baino gehiagokoa da, ondorioztatu dute Gasteizko Udaletik prentsa ohar baten bitartez.

19/01/2026