Durangaldeko Mankomunitatearen Zaindu zerbitzuak mendekotasuna duten pertsonak -pertsona nagusiak, bereziki - zaintzen dituzten familiei laguntza, arreta eta orientazioa ematen die. Zerbitzuak laguntza psikologikoko bi tailer jarriko ditu martxan Berriz eta Matienan hurrengo asteetan. Azken udalerri horretan, zerbitzuaren programazioa aho-hortzetako osasunaren inguruko prestakuntza-saio batekin hasiko da; kasu honetan, Osakidetzarekin lankidetzan.
Laguntza psikologikoko tailerrak urtarriletik martxora bitartean izango dira. Horietan, besteak beste, epe luzeko zaintza lanen ondoriozko gainkarga, emozio ohikoenak eta gure indar psikologikoen gaineko ezagutza eta indartzea landuko dira.
Matienan egingo den prestakuntza-saioaren helburua aho-hortzetako arazo nagusiei buruzko oinarrizko informazioa ematea izango da, baita ahoa osasuntsu mantentzeko neurriei buruzkoa ere. Tailerretan parte hartzeko edota informazio gehiago jasotzeko, aldez aurretik zerbitzuarekin harremanetan jarri behar da teléfono hauetan: 946200546 / 680 425 764.